Birziklatze istorioak
Jarraituko dute… birziklatzen jarraitzen badugu.
Ontzien istorio politak, birsortzen diren ontziak, eraldatu eta berrasmatu egiten direnak,… zuri esker.
Ikusi bideoa
ZOZKETA AMAITU DA
Eskerrik asko zozketan parte hartzeagatik.
Eta gogoratu: birziklatze-istorioek jarrai dezaten…
birziklatzen jarrai dezagun!

OH, EZ! ISTORIO GOIBELAK
Alferrik galdutako ontziak, gure ohiko akatsengatik.
Warning: Istorio triste hauek zure sentikortasuna kalte dezakete.







3 GERUZAKO BRIKA
3 geruza ditugunez, jendea nahasi egiten da, eta ez daki zein edukiontzitara bota behar gaituen.
Gogoratu, beti horira!
PIZZA-JANA EGIN ONDOREN
Zikinak bagaude ere, koipetsuak… Kendu kondarrak eta bota gaitzazu urdinera! Eskerrik asko!
ESPRAIAK, FLUS-FLUS!
Espraiak birziklatu egiten dira! Baina kontuz: erabat hutsik egon behar dugu; bestela, lehertu egin gaitezke birziklatze plantan zanpatzen gaituztenean.
ISPILUTXO, ISPILUTXO…
Ispiluak birziklatzen dira? Inoiz ez! Ispiluak ez dira birziklatzen, tratamendu berezi bat dutelako, metalekin, berunarekin… Beraz, ez bota gu inoiz edukiontzi berdera. Hobe Garbigunera eramaten bagaituzu!
POTOAK ESTALKIRIK GABE!
Beira potoak edukiontzi berdera bota aurretik (bai, berdera goaz), gogoratu tapa kentzen eta horira botatzen.
Badakigu batzuetan alfer samarra zarela, baina asko lagunduko diguzu.
LATA EMATEA EZ BAITA KONTUA
Kontserba-latak, zikinak gaudenean (sardinak, saltsak, etab.), errefusaren edukiontzira botatzen gaituzte. Akatsa! Horira dagokigu.
Eta ez da beharrezkoa gu garbitzea; bai, ordea, hustea.
URREZKO ARAUA
Zalantzarik baduzu, ez bota ezer edukiontzira. Hobe da galdetzea non bota behar den eta ez kutsatzea edukiontzia.
Historia Birziklatuen Museoak ibilbidea egin du
Bilbo, Getxo, Barakaldo, Durango, Irun, Zarautz, Eibar, Donostia, Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain…
Eskerrik asko bisita guztiengatik! Erabateko arrakasta!
Laster arte!
Euskadin historia ari egiten gara birziklapenean!
Bazenekien Euskadi aitzindari dela birziklapenean? Eta Estatuan beira gehien biltzen duen edukiontzia Bizkaian dagoela?
Ontzi bat birziklatzen dugun bakoitzean, bigarren bizitza bat ematen diogu. Gainera, kutsadura txikitzen dugu, eta ingurumena zaindu.
Hori dena, hemen, oso ondo egiten dugu.
Jarrai dezagun horrela!







