Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al dakizu zer dioen Europako Batasunak, 2008an hondakinen kudeaketarako onartutako zuzentarauak?

Lehentasunak honako hauek dira: Hondakin gutxiago sortu behar dira, berrerabili egin behar dira, eta birziklatu egin behar dira. Eta ezin bada, erraustu daitezke, energia sortzeko ahal bada. Eta ezin bada, zabortegietara eramango dira, beste erremediorik ez eta. Era berean, lehentasun guztien ordena aldatzen duen argudioa, zuzentarau honetan aurki daiteke: hierarkiako beste aukerak erraustea baino teknikoki zailagoak, finantzatzeko zailagoak eta ingurumenarentzat kaltegarriagoak badira, zuzenean pasatu liteke erraustera.
« atzera